Aurkezpena eta historia

Gaur egun

 

 

 

 

CPI Samaniego IPI Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren barneko Ikastetxe Publiko Integrala da. Ikastetxe honetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, B eta D eredutan.

 

Gure prestakuntza-eskaintza osoa webgune honen beste atal honetan aurki dezakezu: Prestakuntza-eskaintza.

 

 

 

Historia apur bat

 

1857. urteko Moyano Legearen bidez, 6 urtetik 9 urterainoko hezkuntza beharrezkoa izatea agindu zen. Eta 1901. urtean Romanones kondeak denbora tarte hori 12 urteraino luzatu zuen. Hala ere, lege horiek eraginkorrak bihurtzeko ahaleginak geroxeago etorri ziren. Samaniego ikastetxea 30. hamarkadan jaio zen, bere lehendabiziko ikasturtea eskola graduatua bezala 1931-32koa izanda. Monsinore Estenaga kaleko eraikuntza1935.eko apirilaren 28an inauguratu zen. Hau da segur aski Gasteizko zaharrena.

 

Gerra zibilaren garaian, beste askorekin gertatu zen bezala,  odol ospitale izateko prestatu zuten.

 

Gerra bukatutakoan, kolegio bezala funtzionatzen jarraitu zen, 1949. urte arte. Orduan, Jesus obrero eskoletan sartu zen, Samaniego Eskola-Taldea bezala. Garai hartan neska eta mutilentzako hezkuntza eta zuzendaritza banatuak ziren. 1960-61 ikasturtean 734 mutil eta 324 neska zituen.

 

 

 

1966. urtean Jesus Obrerotik banatu zen berriro, eta Aurrezki Kutxek, Diputazioak eta Udalak osatutako patronato batek gidatzen zuen. Consejo Escolar Primario Samaniego zuen izena patronato horrek, zuzendaritza bakarrekoa. Hala ere, neskak eta mutilak banatutako klaseetan jarraitu zuten, 1975. urte arte.

 

70 eta 80. hamarkadetan, Villar Palasiren Hezkutzaren Lege Orokorrarekin, derrigorrezko hezkuntza 14 urte arte luzatu zen, eta ikastetxea kontzertatua bihurtu zen. Garai horretanOHOko 32 talde eta haur-hezkuntzako 8 talde zituen.

 

1990. urtean LOGSEk 16 urte arte luzatu zuen derrigorrezko hezkuntza, eta gaur egun, Euskal Eskola Publikoaren Legearen bidez Samaniego Eslola Taldean eraldatu da, bi zentro desberdinez osatuta: haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzakoa bata eta bigarren hezkuntzakoa bestea.

 

Azken aldaketa 2014. urtean gertatu zen. Ordu arte eraikuntza berean bizi izan ziren bi ikastetxe gaur egungo Ikastetxe Publiko Intregralean elkartu ziren.