2021-2022 Ikasturterako aurre-matrikulazioa
Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, urtarrilaren 18an ireki zuen Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Urtarrilaren 29ra arte egongo da irekia epe hori.
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
o On-line: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte
o Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2021eko otsailaren 16a
· Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 9a
· Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte
· Eskabidean atzera egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte
· Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 23a
· Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 26a
· Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2021eko apirilaren 23ra arte
· Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2021eko irailaren 17ra arte
Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, sartu HEZKUNTZA SAILAN.
Olentzero y Mari Domingi 2020
Olentzero eta Mari Domingi Samaniego ikastetxera etorri zaizkigu gaur. Lehen Hezkuntzako 1.Zikloko ikasleekin egon ostean, txikikoen txanda iritsi da. Ilusio handiz abestu dizkiete eguberritako kantak. Dena, urteak eskatu duen segurtasuna bermatuz!
Olentzero eta Mari Domingik Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza klaseetan opariak banatu dituzte.
Hurrengo esteketan Haur Hezkuntzako irudiak eta Lehen Hezkuntzako irudiak aurki ditzakezue.
Inkesta. Guraso-elkartea.
Familia agurgarriak:
AMPA SAMANIEGOn online inkesta bat egiten ari gara, Eskolako familiek eskolaz kanpoko jarduerei buruz duten iritzia ezagutzeko. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan AMPAren helbide elektronikoaren bidez. (samaniegoampa@gmail.com)
Mila esker zuen laguntzagatik.
Hurrengo estekan sartu eta bete beharko duzu inkesta.
Euskaraldia. 3. Ziklokoen dantza
Teknologia berriekin ikasten dugu
OGG Hauteskundeak
Familia agurgarriak:
Dakizuen bezala, OOGa ikastetxeen partaidetza eta erabaki-organoa da, eta bertan ordezkatuta daude komunitateko estamentu guztiak: gurasoak, ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren langileak eta udaleko ordezkari bat.
Bi urtean behin, kideak partzialki berritzen dira, eta 2020ko Berrikuntza Partzialaren prozesu horri hasiera eman diogu Hauteskunde Batzordea izendatuz.
Familien ordezkarien kasuan, 8 postu huts bete beharko lirateke.
Garrantzitsua da hezkuntza-komunitatearen ordezkaritza ahalik eta zabalena izatea, eta, horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu. OOGk ematen dio zentzua familien kezkak eta proposamenak jasotzeko zuen eginkizunari, sentsibilitateak partekatu eta batu ditzakegun inguruneari.
Gogorarazi nahi dizkizuegu OOGa 2020 berritzeko prozesuko data nagusiak.
FECHAS/DATAK | ACTUACIÓN/JARDUERA |
27/10/2020 09/11 2020 | Presentación de candidaturas / Hautagaitzen aurkezpena |
27/11/2020 | Elecciones / Hauteskundeak |
11/12/2020 17/12/2020 | Constitución del nuevo OMR / OOG berriaren eraketa. |
Hauteskunde prozesuan eta CPI SAMANIEGO IPIko Eskola Kontseiluan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zalantzarik gabe, komunitate osoaren onerako izango da.
Cristina Arguijo Martínez de Rituerto
Hauteskunde Batzordeko Presidentea
Presidenta de la Junta Electoral
Beken egutegia. 2. txanda.
Estratosferara heldu gara!
IDAZKARITZA-ORDUTEGIA.(Ohar garrantzitsua).
Deia jasotzeko ordutegia:
GOIZEZ | 09:00 – 10:00 12:00 – 13:00 |
ARRATSALDEZ | 15:00 – 16:00 |
Eskolan dokumenturen bat jaso behar izanez gero, eskolara hurbiltzeko hitzordua emango da. AURRETIKO HITZORDURIK GABE EZ DA ERANTZUNGO.
Telefonoa: 945 187007
Baliabide didaktikoak
Samaniego Gora Baietz!
Globoaren jaurtiketa bertan behera
Asteazken honetarako, Uztailak 1, iragarrita geneukan globo meteorologikoaren jaurtiketa bertan behera utzi behar izan dugu eguraldiaren iragarpen txarrak direla eta.
Laster komunikatuko dizuegu saiakera berri bat egiteko aukera dugun ala ez.
Eutsi goiari ekipo!
Globoaren jaurtiketa
SamanieGORA GOAZ! MISIOAren barruan, Samaniego IPI eskolak hurrengo asteazkenean, Uztailak 1, goizeko 10:30tan bere patiotik (Monseñor Estenaga, 3, 01002, Gasteiz) estratosferara ailegatuko den globo meteorologikoa jaurtiko du.
Hiru egun aurretiko iragarpen meteorologikoek jaurtiketa burutzeko erabakia baldintzatuko dute.
Jaurtiketara gonbidatzen zaituztegu, egokiak diren osasun segurtasun neurriak errespetatuz, edo jaurtiketa zuzenean jarraitzera goizeko 10:00tan hasiko den Youtubeko emisioan.
GORA GOAZ!
IPI Samaniego Report martxan dirau!
IPI SAMAIEGO REPORT, gure eskolako aldizkari digitala martxan dirau. Konfinamendu osoan zehar artikuluak argitaratzen jarraitzen dugu eta azken aldi honetan gure kazetariek artikulu oso interesgarriak idatzi dituzte:
-Los nuevos móviles plegables revolucionan el mercado de la telefonía móvil.
-Fotos de la cuarentena.
-TIK TOK: es más de lo que parece.
-Bake eskola: un lugar mágico.
Y otros muchos más, no perdáis la oportunidad de disfrutar de ellos, aquí os dejo el link:
Guraso eta ikasleentzako gutuna
Vitoria-Gasteizko Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Vitoria-Gasteizko Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak “Aktiba(tu) bloga” aurkeztu nahi du. Blog honekin haur eta nerabeen Partehartzeko Programa honen jarduerak aurkezteko eta horien berri emango ditu.
Gaur egungo konfinamendu-egoeran, blog hau hiriko haur eta nerabeentzako sorkuntza eta partehartzerako tresna izatea nahi du. Gune birtual honetan, hausnarketarako eta eguneroko aldetan, haurren eskubideetan, emozioetan, ikaskideekin, bizilagunekin, hiriko kaleetan eta abarretan sakontzeko baliabide izan daitezkeen dinamikak sartuko dira.
Horretarako, hurrengo egunetan dinamikei buruzko informazioa emango du, parte hartu eta beren ideiak parteka ditzaten. Ikasleek partehartzeko interesgarriak diren beste udal-baliabide batzuk ere gehituko ditu.
Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu:
https://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/participacion-aktibatu/
Ohar garrantzitsua (2). Nota importante (2).
Familia agurgarriak:
Jakinarazi nahi dizuegu, ezarritako azken neurriei jarraituz, zentroa itxita egongo dela beste abisu bat jaso arte.
Estimadas familias:
Os comunicamos que, de acuerdo a las últimas medidas implantadas, el centro permanecerá cerrado hasta nuevo aviso.
Juega / Jolastu
Ohar garrantzitsua. Nota importante.
Según las medidas recogidas en el Real Decreto 463/2020, en referencia al estado de alarma, NO PODEMOS repartir los trabajos en papel a las familias, por lo que dicho reparto queda suspendido.
Perdonen las molestias.
Koronavirusaren transmisioa eta kutsatzen-kopurua kontrolatzeko, eskolak bertan behera gelditu dira hurrengo abisua emar arte.
Con el fin de controlar la transmisión y contagio de la enfermedad del coronavirus, se interrumpen temporalmente las clases hasta un próximo aviso.
2020ko Inauteriak
Inauterietan gaude! eta ospatzeko Samaniego eskolako ikasle eta irakasle mozorratu egin gara. Aurten “SamanieGORA GOAZ! misioa” gaia izan da.
Hasteko, gurasoen aurrean, desfilea egin dugu patioan. Gero, kiroldegian Inauteria Samaniego eskolako ikasle eta irakasleek ospatu dugu. Ikastalde bakoitzak bere jarduerak eta dantzak egin ditu eskolako ikasle eta irakasle guztien aurrean. Jantziak eskolan erabaki eta prestatu ere egin ditugu.
Esteka hauetan inauteriko IRUDIAK eta BIDEOAK aurkituko dituzue.
2020ko Santa Agata deuna
Urteko bezala, aurten ere, Samaniego eskolako ikasle eta irakasleak Santa Agata bezperan koplak abestera atera gara. Bai goizez, bai arratsaldez irteerak egin dira taldetan. Neska mutilak, makila bana eskuan hartuta, Alde Zaharra eta Zaramagako auzoetatik ibili gara.
Esteka honetan Santa Agata deunaren argazki eta bideoak ikus daitezke.
Emozioetan hezten ikasten
SamanieGORA GOAZ!
Christmas Song
Olentzero y Mari Domingi en nuestro colegio
Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara hurbilduko dira; aukera ezberdinak izango ditugu ikusteko.
Goizeko 10:00etan Olentzero eta Mari Domingi eskolako patiora ailegatuko dira. Haur eta lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleok patioan izango gara. Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diegu eta abestiak kantatuko ditugu. 10:15etan Eskolako sarreran opariak jasoko dituzte. Tarteko argazkiak egingo dira. 11:00etan Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko beheko patioan izango dute Olentzero eta Mari Domingiren bisita gero 11:45etan Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelara joango da.
Gaurko irudiak eta Gabonetako esku lanak hurrengo esteketan ikus ahalko dituzue
Haur H. irudiak Lehen H. irudiak Gabonetako erakusketa
Olentzero eta Mari Domingi
Abenduaren 24an Eguberria iragartzeko eta haurren artean opariak banatzeko ardura duen pertsonaiak ditugu Olentzero eta Mari Domingi. Egun horretan, kaleetan zehar ibiltzen dira gozokiak banatzen eta haurren gutunak jasotzen. Horrez gainera, abesbatza ugari ibiltzen da iluntzean diru-eskean eta Olentzeroren istorioa kantatzen.
Nor da Olentzero? Olentzerok (abesti herrikoietan bihurri eta jatorra dela diote) neguko solstizioa gogora ekartzeko Kristo aurreko tradizio paganoarekin du harremana. Ospakizun horrek suarekin zerikusi handia du. Hasiera batean, Gabon-gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero. Biharamunean, su horretako errautsak etxebizitzako ate nagusiaren aurrean botatzen zituzten, etxea bera eta bertan bizi ziren guztiak urte berri osoan babesteko. Euskal mitologiaren arabera, jentilak mendietatik jaitsi ziren Kixmiren (horrela esaten zioten Kristori) etorrera iragartzeko. Elementu mitologiko hori eta subilaren eta suaren tradizioa uztartuta, Olentzero ikazkinaren pertsonaia jaio zen. Mendian lanean ari zela, Kristoren jaiotzaren berri izan zuen eta Berri Ona ematera herrira jaitsi zen. XX. mendean, Bizarzuri eta Hiru Errege Magoak alegiazko antzeko pertsonaien ezaugarri bat hartu zuen Olentzerok, eta Eguberrietan haurrei opariak ekartzeari ekin zion.
Mari Domingi euskal mitologian oinarritutako pertsonaia da baita ere. Naturarekin bat egiteko erritoekin lotzen dugu. Urte berri bat, aro berri baten etorrera iragartzen duen neguko solstizioa eta feminitatea irudikatzen ditu.
Euskararen eguna. Abenduak 3.
Gure eskolan egindako tailerak eta ekintza batzuen irudiak, hurrengo esteketan ikusi ahalko dituzu
Gertu Online berria!
IPI Samaniego Report aldizkari berria martxan dago!!!! Astero aktualitateari buruzko berriak igoko ditugu, baita elkarrizketak, iritzi artikuluak, eskolari buruzko berriak eta irakurleak parte har dezan atalak: “Cartas al Diario” eta “Memoria de la Gente Mayor”.
Ondoko helbidean aurkituko duzue aldizkaria:
https://ipisamaniego.junior-report.media/
Animatu zaitezte irakurri eta parte hartzen guztion aldizkarian SAMANIEGO REPORT!!!
Welcome to Samaniego!
Do you want to discover Samaniego School? Watch this video and we'll show you around. Welcome to Samaniego!
León 2019
Teknalia ezaguitzen
Zientzia Azokaren azken edizioan parte hartu zuen ikasle taldeak garatutako ikerketa lanak saria lortu zuen bere kalitateagatik.Ikerketa taldeak Teknalia bisitatu zuen.
Dokumentua ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
2018-19ko urtekaria
1. maila. Izotz pistan.
2019ko korrika. Irudiak.
2019ko Inauteriak
Inauterietan gaude!! eta ospatzeko Samaniego eskolako ikasle eta irakasle, ia guzkiok, mozorratu egin gara. Aurten mahaiko jokoen gaia izan da.
Hasteko, gurasoen aurrean, desfilea egin dugu patioan. Gero, kiroldegian Inauteria Samaniego eskolako ikasleek ospatu dugu. Ikastalde bakoitzak bere jarduerak eta dantzak egin ditu eskolako ikasle eta irakasle guztien aurrean. Jantziak eskolan erabaki eta prestatu ere egin ditugu. Egun zoragarria pasa egin dugu!.
Esteka hauetan inaiteriko IRUDIAK eta BIDEOAK aurkituko dituzue.
.- Haur Hezkuntzaren irudiak .- Haur Hezkuntzaren bideoak.
.- Lehen Hezkuntzaren irudiak .- Lehen Hezkuntzaren bideoak.
2019ko Agate deuna.
Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxean egon dira.
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara ailegatu dira. Ohitura denez, Abenduaren 21ean, eskolako ikasle txiki guztiek jasoko dute eskolako patioan Olentzero eta Mari Domingi. Umeek ilusioz beterik itxaron dituzte eta kanta batzuk eskaini dizkiete Olentzero eta Mari Domingiri. Ongietorria egin ondoren, ikasle txikiek Olentzero eta Mari Domingiren opariak jaso dituzte.
Esteka hauetan Olentzero eta Mari Domindi ongietorriaren irudiak daude:
*.- Haur Hezkuntza *.- Lehen Hezkuntza *.- 5. Eta 6. mailak