Lehen Hezkuntzarako prestakuntza eskaintza
Hezkuntza-sistema ofizialetan, lehen hezkuntza haur hezkuntzaren ondoren 6-12 urte bitarteko haurrek, kasu gehienetan, jasotzen duten hezkuntza-aldia da, derrigorrezkoa. Hezkuntza aldi honetako helburuak haurraren irakurmena garatzea, haurrak modu zuzenean idatzi eta kalkulu aritmetikoa ikasi, gizarte eta naturaren oinarrizko ezaupideak jaso, zentzu artistikoa garatu eta giza-harremanak eta afektibitatea garatzea izaten dira.